Egoera fisikoaren mantentze eta hobekuntzara zuzendutako jarduera multzoa da, egoera fisiko hobeagora helduz tonifikazio, koordinazio eta mantentze ariketen bidez.
Gorputzaren luzapena eta postura hobetzen laguntzen duen jarduera fisikoa da. Arnasketa eta postura lantzen dituzten eta meditazioan oinarritzen diren ariketa sorten bidez gorputzaren eta adimenaren arteko oreka lortzea helburu duen diziplina multzoa da.
Fisikoki modu aktiboan mantentzea helburu duen hirugarren adinera zuzendutako ikastaroa da. Giharrak era globalean eta talde handian mugitzen diren ariketak burutzen dira, lan aerobikoak eta tonifikazioa konbinatuz.
Norberaren perfila eta beharrak kontutan izanda, laguntza pertsonala eskainiz, aholku espezializatuak eta ariketa fisikoa egiteko ohiturak bideratzen dituen aditua da.
Gihar tonua hobetzeko helburuarekin, makina gelan zirkuitu baten laguntzaz ariketa sorta bat egitean datza. Eraginkortasun maximoa duten 30 minutuko saioak dira.
Acuagym terminoak ura eta gimnasia hitzak nahasten ditu. Aerobic jardueraren aldaera bat da, sakonera ertaina duen igerilekuan burutzen dena. Gihar-talde desberdinak lantzen dira modu espezifikoan, egoera fisiko orokorra hobetuz eta artikulazioen inpaktuak saihestuz.
Intentsitate handiko eta iraupen gutxiko jarduera da. Giharrak tonifikatzearekin batera gaitasun aerobiko eta anaerobikoa hobetzea da helburua. Gantz erreketa lortzeko oso egokia
GAP izeneko entrenamendu sistema hiru hitzen batasunetik dator: ipurmamiak, abdominalak eta hankak. Helburua ariketa multzo desberdinen bidez gorputzeko hiru atal hauek indartzea da.
BodyPump musika erritmoaren laguntzaz pisu altxaeran oinarritutako jarduera da. Altxaera bakoitza gihar ezberdin batean oinarritzen da. Helburua errepikapenen bidez giharrak indartzea da.
Latinoamerikako musika eta erritmoan oinarritutako koreografia dantzak dira, aerobic errutina batzuekin konbinatzen dena, gorputzaren indarra, garapena eta malgutasuna hobetzeko helburuarekin.
Eskaladako jardueraren helburua, gorputz-adarretako indar fisikoa erabiliz,segurtasunez hornitutako ibilbideetan gorantz egitea da.
Gorputzaren posizioa hobetzeko eta gihar tentsioak berrorekatzeko diseinatutako jarduera da. Gihar-kateen luzapenen bidez malgutasuna eta egoera fisiko orokorra hobetzen laguntzen du. Helburua gorputza posizio egoki batean mantentzea da.
Erasoen aurrean teknika sorta zabal batekin erantzun eraginkorrak eskaintzen dituen arte martzial eta auto-defentsarako sistema bat da. Helburua ikuspegi periferikoa, erreflexu azkarrak eta erasoen aurkako erreakzioak sortzean datza.
¿En que podemos ayudarte?