10 galdera usabal kiroldegiaren eta berazubiren etorkizuneko irekierari buruz

  1. Badakigu Usabal eta Berazubi noiz jarriko diren martxan?

Dena ondo joaten bada EKAINAREN 15ean irekiko dira Usabal eta Berazubko zerbitzu batzuk,. Osasun Ministerioak ezarritako neurri guztiak bete ditzakegun haiek.

  1. Nola uste da erabiliko ahal izango direla kirol-instalazioak? 

Osasun Ministerioak orain arte ezarritako jarraibideei ikusita eta kiroldegietarako jarritako baldintzak jarraituz, martxan jarri eta instalazioa erabili nahi badugu, arau hauek errespetatu beharko ditugu guztion artean:

  • 2 metroko distantzia mantendu beharko dugu beste erabiltzaileekiko eta langileekiko. Horretarako, areto bakoitzeko ohiko edukiera murriztu beharko da. Eta edukiera osoko pilaketak eta ilarak saihesteko, kiroldegira joateko, aldez aurretik erreserba egin beharko da (fitnessak, igerilekua, hidromasaia, etab.) eta erreserbatutako ordutegiak errespetatu beharko dira.
  • Guztion artean garbiketa eta desinfekzio-neurriak zorroztu beharko ditugu. Instalazioa ireki aurretik, egunero, desinfektatu egin beharko da, egunean zehar desinfektatze lanak areagotu beharko dira eta zuk, erabiltzaile bezala, erabiltzen dituzun elementuak desinfektatu beharko dituzu erabili aurretik eta ondoren.
  • Eskuak hidrogelez garbitu beharko ditugu sartu aurretik eta etengabe entrenatzen ari garen bitartean.
  • Igarobideetan, jende arteko gurutzbideak eta pasabide estuak saihesteko, norabideak antolatu beharko dira; horregatik, norabide bakarreko bideak markatu beharko ditugu instalazio osoan. Era berean, instalaziora sartu eta bertatik ateratzeko, bide desberdinak markatu beharko ditugu. Hasera batean, segurunik, zaila egingo zaigu gure lekuan kokatzea eta horretarako, seinaleak jarriko ditugu lurrean, norabideak adierazteko.
  1. Zer eraman beharko dut instalazioa erabili ahal izateko? 

Insalaziora sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da maskara eramatea, baita urez betetako botilatxo bat (konketak prezintatu egin behar dira) eta 2 eskuoihal ere, fitness aretora edo jardueretara joan ahal izateko (handi bat makinaren gainean jartzeko eta beste txiki bat izerdia kentzeko).

  1. Nola erreserbatzen ditut zerbitzuak? 

Erreserba on-line egingo da, orain arte padel, squash eta abarren erreserbak egiteko erabiltzen den plataformaren bitartez. Plataforma honetan sartu ahal izateko, derrigorrezkoa da bertan alta ematea, eta horretarako, helbide elektronikoa eguneratuta eduki behar da kiroldegiko fitxan. Oraindik alta emanda ez bazaude edo arazoak badituzu, zure helbide elektronikoa bidali dezakezu usabalkiroldegia@hotmail.com helbidera edo whatsapp bidez 688 822 093 zenbakira. Dagoeneko 9:30-13:30 etara, 943536400 telefonora ere deitudezakezu emailean alta emateko esteka jasotzeko.

  1. Zerbitzuak on-line ez den beste modu batean erreserbatu ahal izango dira?

Bai, telefonoz, 8:30-10:30etara hartuko ditugu, batez ere adineko jendeak erreserbatzeko aukera izan dezan. Hau egiteko, lehen aldian altaz eman beharko dizugu plataforman, horregatik etorkizuenean arazoak ekiditzeko , dagoeneko deitu iezaiguzu 9:30-13.30 tartean 943536400 eta altaz eman. Hori bai, ez dugu zalantzarik modurik arinena eta azkarrena on-line izango dela.

INFORMAZIO HAU ETXEKO ADINEKOEI PASATZEA ESKATU NAHIKO GENIZUEKE.

  1. Instalazio guztiak irekitzen dira?

Ez. Irekiera progresiboa izango da Hasera batean, aurretiko erreserbarekin irekiko dira Osasun protokolo osoa bete daitezken guneak ,soilik banakako eta bikoteko erabilera dakarten zerbitzuak, FITNESS Cardio aretoa, FITNESS fuerza aretoa, igerilekua kalez kale, hidromasaia, igerileku txikia (familientzat), kanpoko igerilekuak, padel, “minifrontoia” eta squash-a. Berazubin berriz, FITNESS aretoa, KFIT aretoa (ikastaro orduetan izan ezik), Padel aretoa eta atletismo-pista. Guztiak sarrera eta irteera ordutegiarekin.

  1. Instalazioa erabili ahal izango al dute adingabekoek?

Oraingoz, erabil daitezkeen zerbitzuen artean, igeri egin, padelean, squash, frontoian jokatzea edo igerileku txikira familian joateko aukera izango dute. Nolanahi ere, bakarrik joan beharko dute, ez koadrilan eta 12 urtetik beherakoak pertsona heldu batekin joatea gomendatzen da. Oraingoz, ezin dugu topaleku eta aisialdirako toki zerbitzua eman, ez adingabeentzat ez helduentzat. Zehaztu gabe dago nola izango den kanpoko igerilekuen erabilera.

  1. Nahi beste aldiz erreserbatu al dezaket edozein zerbitzu? 

Ez. Zerbitzu bakoitzean, gehienezko erreserba kopuru bat izango da aste bakoitzeko. Era honetan, ahalik eta jende gehienari zerbitzua emateko aukera izango da. Erreserba egiteko gunean ikusi ahalko duzu.

http://www.serdepor-kirolzer.com/Reservas/SalasReservasView?PolideportivoId=67fe64db-b0be-4fc2-b51c-b7a6d2cb29ca

  1. Aldagelak erabili ahal izango dira?

Etxetik Kirol harroparekin etortzea gomendatzen dugu,aldagelik ez erabiltzeko.; nolanahi ere,erabilera hau beti edukiera oso mugatuarekin izango da. Oraindik zalantzan dagoena dutxen erabilera da.

  1. Izango al da ikastarorik?

Asmoa, jardueren eskaintza berezi bat egitea da, aurreko urteetakoekin konparatuz, formato desberdin batekin. Helduentzat eta nerabeentzat izango dira, haurrentzako KIROL LUDOTEKAren antolaketa azken momentura arte zain utziko dugu,Osasun Sailaren eskakizunak ea murrizten diren ikusi arte. Hilabeteko iraupena izango dute UZTAILA,ABUZTUA eta IRAILA. Honako jarduerak eskaini nahi ditugu, besteak beste: CYCLING, PILATES, KSTRETCH, TONIFICACION, KFIT, ACUAGYM, DESAFIT, PADEL, e.a. Argi izanik, ikasleen arteko 2 metroko distantzia mantendu beharko dela, ezingo dela denon artean erabil daitekeen materialik ibili eta bakarkako materiala erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatzeko denbora hartu beharko dela

  1. Kuotak noiz hasiko dira kobratzen?

Ekainean ez da kuotarik kobratuko, honela Martxoan erabili gabe geratutakoa konpentsatuta geratuko delarik. Kuotetan ez dago inongo aldaketarik.

EDOZEIN ALDAKETARI BURUZ INFORMAZIOA PASAKO DUGU.

Utzi erantzuna