KANPOKO IGERILEKUA UDA HONETAN

Osasun Sailak baimena emango duen edo ezaren zain, uda honetan kanpoko igerilekuak martxan jarri ahal izateko ahal dugun guztia egiten saiatuko gara. Hori bai, neurri asko hartu beharko ditugu zerbitzu hori modu seguruan martxan jarri ahal izateko. Guztion artean egin beharreko lana izango da.

Zerbitzu honetan, erabiltzen diren elementu guztien higienea eta etengabeko desinfekzioa areagotu beharko ditugu, ohiko edukiera murriztu, kontrolatu eta edozein aglomerazio-mota saihestu beharko dugu, bai barruan, bai sartzeko zain. Beraz, errealitate konplexu hori modu ordenatuan kudeatzen lagunduko diguten hainbat aukera aztertzen ari gara.

Errealitate berri horretan, egokitzapen-aldi bat beharko dugu, eta garrantzitsua izango da guztien ulermena eta lankidetza, Baina ziur gaude lortuko dugula.

Utzi erantzuna