USABAL FISIOTERAPIA ZENTRUA

Usabal Fisioterapia Zentroak urtarrilean irekiko ditu ateak kiroldegiko bezero nahiz herritar guztientzat, bertan Ainhoa Izaguirre fisioterapeuta izango da zerbitzuko arduradun nagusia.
Prebentzio, mantenu eta errehabilitazio lanak egingo dira eskuzko terapia, neurodinamika, puntzio lehorra eta beste hainbat neurrien bidez.

Zerbitzu hau behingoz kiroldegiko ardurapean egongo da, hau horrela izanik nahiz zerbitzua edonori zuzenduta izan bazkideok beherapen nabariak izango dituzue prezioetan.

Hauetaz gain, lehen hilabete osoan zehar, PROMOZIO GIXA, %15eko beherapena izango duzue tarifa guztietan.

Zerbitzu hau, Usabal kiroldegian burutu nahi dugun USABAL ONGIZATE ZENTRUAren lehenengoa izatea espero dugu, bertan iharduera fisikoa eta osasuna uztartzen dituen zentruak disziplina anitza aurrera eramateko asmoarekin bait gabiltza.

Guztiok lehenengo saioa hartu eta gure zerbitzua probatzera etortzeko deia egiten dizuegu! Ez zarete damutuko.

Usabal etengabe garatzen!!

Utzi erantzuna